10€ eman eeta 30
Txikiak egiten gaitu haundi

KANPAINA

Covid-19aren osasun larrialdiaren ondorioz, herriko negozioei itxialdiak ekarritako krisiari buelta ematen laguntzeko, salerosketak pizteko eta egoerak kaltetutako familien ekonomiei ere laguntze aldera, Arrasateko Udalak, beste neurri batzuen artean, 450.000 € jarri nahi ditu zirkulazioan, bonoen kanpaina honen bitartez.

Kanpaina honetan parte hartzea bonoen onura ekonomikoak eskuratzeaz harago doa, izan ere, modu aktibo bat da gure herriko zerbitzuak mantentzen laguntzeko erronka kolektiboari heltzeko. Komertzio eta enpresa txikiek bizitza handia ematen diote gure herriari; norberaren esku dago parte hartzea, elkarrekin egin dezagun, denon onerako izango da, zeren, Txikiak egiten gaitu Haundi!

Arrasateko Udalaren EROSKETA BONOAK

0+
Bono salgai
0
€ zirkulazioan ipiniko dira
0
BONO famili bakoitzeko

Txikiak egiten gaitu haundi

Bonoak nola EROSI eta nola ERABILI
euro_symbol

BONOEN BALIOA ETA ZATIKAPENA

  • Bono bakoitzak 30€ko balioa du: 5€, 10€ eta 15€ko zatitan banatuta.
  • 10€ ordainduta, 30€-ko balioko bonoa hartuko duzu. Gainerako 20€ak Arrasateko Udalak jarriko ditu.

ZENBAT BONO EROSI AHALKO DUT?

Arrasaten erroldatutako familia unitateko (etxebizitzako) kideen arabera izango da:

  • Bat edo bi kideko familia unitate bakoitzak bono bat eskuratu ahal izango du.
  • Hiru kide edo gehiagoko familia unitate bakoitzak bi bono eskuratu ahal izango ditu.
Txikiak haundi egiten gaitu ARRASATEKO UDALAREN BONOAK

NOIZ EROSI AHALKO DITUT?

Ekainaren 1etik abuztuaren 31ra arte.

place

NON SALDUKO DIRA?

BAZen eta udaletxean salduko dira, astelehenetik egubakoitzera artea eta NANa aurkeztu beharko da.

NOLA ORDAINDUKO DITUT?

Txartelaz, datafonoaren bitartez, ordaindu beharko dira.

add_shopping_cart

NON ERABILI AHALKO DITUT?

Bono bakoitza osatuta dago 5 €, 10 € eta 15 €-ko balioko hiru frakzioz, frakzio bakoitza zatiezina; erosketa bakoitzean, gutxienez horietako frakzio oso bat erabili beharko da. Bonoa erabiltzeko, Nortasun Agiria aurkeztu behar da ezinbestean; beraz, aldean eraman behar da.

NOLA ERABILI BEHAR DUT?

Bonoak gastatu ahalko dira bakarrik Arrasateko establezimenduetan, izan denda, edo izan zerbitzu. Kanpainatik kanpo geratuko dira azalera handiko saltokiak, loteria eta bestelako joko establezimenduak, farmaziak, estankoak, gasolindegiak eta janari dendak; beraz, horietan ezingo da erabili bonorik.

NOIZ ARTE ERABILI AHALKO DITUT?

Bonoa gastatzeko epemuga 2020ko urriaren 31 izango da. Epe barruan gastatzen ez den bonoa balio barik geratuko da, hau da, ezingo da erabili. Bonoak ezingo zaizkio itzuli Udalari (dirua ez da bueltatuko).

Enpresa txiki eta dendarientzako orrialdea.

Txikiak egiten gaitu haundi

Menu