COVID 19 PANDEMIA DELA ETA BEHAR BERRIETARA EGOKITZEKO
DIRU LAGUNTZAK

Dirulaguntza lerro honen helburua da COVID 19ko pandemiagatik beharrezkoak diren
higiene edo eta babes neurri bereziak ezartzeko material erosketak eta inbertsioak finantzatzea.
Laguntzak zuzenduta daude Arrasateko establezimenduei, euren zerbitzua emateko bezeroak
aurrez-aurre artatzen dutenak, COVID 19ri lotutako alarma egoeran itxita egon direnak, edo eta
zabalik egon direnak baina aurreko urteko epealdi berekoarekin alderatuta, gutxienez, %40ko
fakturazio beherakada jasan dutenak.

Arrasateko Udala

COVID 19 PANDEMIA DELA ETA, ARRASATEKO ESTABLEZIMENDUAK HIGIENE edo eta BABES
BEHAR BERRIETARA

EGOKITZEKO DIRU LAGUNTZAK

ESKAERA EPEA: Irailaren 18tik, Urriaren 31 arte

Zeinek eskatu dezake

Arrasateko enpresak edo elkarteak baldintza hauek betetzen dituztenak:

  •  Arrasaten kokatutako establezimendua edukitzea.
  • Arrasateko Udalarekin zorrik ez edukitzea.
  • Arrasaten kokatutako establezimenduaren jarduera nagusia publikoa bertatik bertara
    artatzekoa izatea.
  • COVID 19 alarma egoera bitartean itxita egon izana, edo epealdi horren fakturazioa,
    iazko epealdi berarekin alderatuta, gutxienez %40an murriztuta eduki izana.
  • COVID 19 pandemiagatik publikoa artatzearekin lotutako zerbitzua emateko higiene
    edo eta babes neurri berezi berriak ezarri behar izatea.

Diruz lagunduko diren produktu eta inbertsioak

Laguntza lerro honen bitartez diruz lagunduko dira COVID 19 pandemiagatik publikoa
artatzeko establezimenduan ezarri beharreko higiene edo eta babes neurri berezi berriekin
lotutako halako produktu, ekipo edo eta instalazioen gastuak:

  • BEP (babes ekipo pertsonalak).
  • Espazioak higienizatzeko produktu eta ekipo bereziak.
  • Salgaiak higienizatzeko produktu eta ekipo bereziak.
  • Bezeroak eta establezimenduko langileak babesteko instalazio eta ekipo bereziak.
  • COVID 19 pandemiagatik publikoa artatzeko establezimenduan ezarri beharreko
    higiene edo eta babes neurri bereziekin lotutako bestelakoak.

Programa honek lagundu ahalko ditu 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera eginiko material
erosketak edo inbertsioak (fakturaren data hartuko da kontuan).

Programa honek ez ditu lagunduko gastu mota hauek

  • COVID 19 pandemia gertatu aurretik establezimenduak zerbitzua normaltasunez
    emateko ezarrita behar zituen berezko higiene neurriekin lotutako material
    erosketei eta inbertsioei dagozkionak.
  • Establezimenduak berak salgai jartzeko diren higiene edo babes produktuei
    dagozkionak.
euro

Diru laguntzaren zenbatekoa

Programa honek establezimenduak eginiko material erosketa edo inbertsioaren, gehienez, %50a
finantzatuko du, gehienez jota 500€ enpresa edo elkarte bakoitzari.

Aurkeztu beharreko dokumentuak

  1. Eskaera orria beteta.
  2. Enpresaren edo elkartearen IEZren alta egiaztagiria.
  3. Ziurtagiriak, zerga obligazioetan eta Gizarte Segurantzaren ordainketetan egunean
    izatearenak, diru laguntza eskaera aurkezteko uneari dagozkionak.
  4. Enpresaren edo elkartearen ordezkariaren NAren kopia.
  5. Jarduera etenaren ziurtagiria (463/2020 Errege Dekretuz ixtera derrigortuta izan bada, zinpeko
    adierazpena eskaera orrian bertan).
  6. Aurreko urteko apirila edo maiatzeko fakturazioa eta aurtengo hilabete berdineko fakturazioa
    (alarma egoeran zabalik egon bada establezimendua).
  7. COVID 19 pandemiagatik publikoa artatzeko establezimenduan ezarritako higiene neurri
    berezi berriekin lotutako gastu eta inbertsioen fakturak.
  8. Arrasateko Udalari beharrezkoa iritziz gero, kasu bakoitzean eska lezakeen beste
    dokumentazio gehigarria.
    5. eta 6. dokumentuak ez dira aurkeztu beharko, baldin eta hobaria jaso bada Udalarengandik
    “COVID 19 pandemiaren ondorioz itxita edo zerbitzu minimo bat eskaini duten jarduera
    ekonomikoei tasak itzultzea” programatik.

Eskera nola izapidetu

Telematikoki, web orri honen bitartez edo BAZen (Biztanleen Arreta Zerbitzua).

Eskaera epea

Irailaren 18tik, Urriaren 31 arte.

Informazio gehiago

COVID 19 PANDEMIA dela eta, ARRASATEKO ESTABLEZIMENDUAK HIGIENE edo eta BABES BEHAR BERRIETARA EGOKITZEKO DIRU LAGUNTZAK

Txikiak egiten gaitu haundi

Menu