BONUEN ERABILERA GIDA ESTABLEZIMENDUENTZAT
Covid 19ren osasun larrialdiaren ondorioz, Herriko negozioei itxialdiak erakarritako krisiari buelta ematen lagunt- zeko, salerosketak pizteko eta egoerak kaltetutako familien ekonomiei ere laguntze aldera (biak ala biak lehenta- sunezko helburuak Arrasateko Udalarentzat) bonoen kanpaina hau jarri du Udalak abian. Kanpainak, kolpe baten herriko negozioetan gastatzeko 450.000€ jarri nahi ditu zirkulazioan, 30€ko balioko 15.000 bonoen bitartez, Arrasateko familia bakoitzari gutxienez bono bana edo bi eskuratzeko aukera emanez. Edozein kasutan, kanpai- nan parte hartu edo ez, establezimendu bakoitzaren erabakia izango da.