TASEN ITZULKETARAKO
INSTRUKZIO ORRIA

Covid 19ren osasun larrialdiaren ondorioz, Herriko negozioei itxialdiak erakarritako krisiari buelta ematen lagunt- zeko, salerosketak pizteko eta egoerak kaltetutako familien ekonomiei ere laguntze aldera (biak ala biak lehenta- sunezko helburuak Arrasateko Udalarentzat) bonoen kanpaina hau jarri du Udalak abian. Kanpainak, kolpe baten herriko negozioetan gastatzeko 450.000€ jarri nahi ditu zirkulazioan, 30€ko balioko 15.000 bonoen bitartez, Arrasateko familia bakoitzari gutxienez bono bana edo bi eskuratzeko aukera emanez. Edozein kasutan, kanpai- nan parte hartu edo ez, establezimendu bakoitzaren erabakia izango da.

Arrasateko Udala

TASEN ITZULKETARAKOINSTRUKZIO ORRIA

Txikiak egiten gaitu haundi

ZER NEURRI ONARTU DIRA?

Itxita egon diren edo zerbitzu minimo bat eskaini duten 15 langile edo gutxiagoko enpresei 2020ko lehen sei hilabeteetako ur, zabor eta mahai eta aulkien tasak ez kobratzea.
Mahai eta aulkien tasak ofizioz itzuliko dira.

ZEINEK ESKATU DEZAKE?

Ondorengo bi egoeretako bat jasan duten 15 langile edo gutxiagoko Arrasateko enpresak:

  • Itxita egon direnak
  • Zabalik egon direnak baina aurreko urtearekiko gutxienez %40ko fakturazio beherakada jasan dutenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orria beteta.
  • Egoeraren arabera ondorengo agirietako bat:
    • Legez itxita egon diren jarduerak: Zinpeko aitorpena (eskaera orrian bertan)
    • Itxita egotea erabaki dutenak edo zabalik egon direnak, ondorengo agirietako bat:
      • Jarduera etenaren ziurtagiria
      • Aurreko urteko apirila edo maiatzeko fakturazioa eta aurtengo hilabete berdineko fakturazioa

ESKERA NOLA IZAPIDETU

Telematikoki, udalaren web orriaren bitartez: tasak.arrasate.eus
edo BAZen (Biztanleen Arreta Zerbitzua), ordutegia: 8:30-19:00 (astelehenetik ostiralera).

ESKAERA EPEA

2020ko ekainaren 1etik 30era bitartean (biak barne).

INFORMAZIO GEHIAGO

BAZ 943252000

Enpresa txiki eta dendarientzako orrialdea

Menu